Eider Mendozak EAJ-PNVren ibilbidea eta eredua aldarrikatu ditu, “sozialki eta ekonomikoki aurrera egiteko berme” gisa.
Eusko Alderdi Jeltzalearen ibilbidea eta historia aldarrikatu ditu gaur Eider Mendoza Larrañagak, Gipuzkoako diputatu nagusia izateko EAJ-PNVrenhautagaiak, “sinesgarritasuna eta bermea” eskaintzen diotelako herritarrei, Gipuzkoak “sozialkieta ekonomikoki aurrera egin” dezan. Gainera, ilusioa defendatu du desesperantzaren aurrean, eta ziurtasunen alde lan egitea ziurgabetasunei aurre egiteko. “Ezkortasunean eta kritika suntsitzaile hutsean geratzen direnen aurrean, eraikitzeko borondatea eta gaitasuna aldarrikatzen ditut”, azpimarratu du hautagai jeltzaleak. Gainera, egun dauden zailtasunen aurrean, bi aukera daudela esan du: “Pankartaren atzean gelditu, bazterrak nahastera mugatuz; edo arazoei aurre egin, eta konponbideak bilatu. Eusko Alderdi Jeltzalearen hautua bigarrengoa da, hala izan da gure ibilbide politiko guztian zehar”, azpimarratu du.
Mendoza Urnietan izan da gaur eguerdian, alderdi jeltzaleak Buruntzaldeako alkategaiak aurkezteko egin duen ekitaldian parte hartzen. Goizean, hautagaiak lan bilera egin du eskualdeko alkategaiekin: Imanol Goenaga Egibar, Andoaingo alkategaia; Jon Antxordoki Rekondo, Lasarte-Oriako alkategaia; Maria Otaegi Velez, Astigarragako alkategaia; Andoni Amonarraiz Gomez, Hernaniko alkategaia; Xabi Otxoa Muñoz, Usurbilgo alkategaia; eta Jorge Segurado Iriondo, Urnietako alkatea eta alkategaia. Ekitaldia Maribel Vaquero Montero senatari urnietarrak gidatu du, eta Xabier Ezeizabarrena Donostialdeko hauteskunde barrutiko zerrendaburuak ere parte hartu du.
Diputatu nagusi izateko hautagaiak, bere hitzaldian, Urnieta EAJ-PNVren egiteko moduen adibide ona dela adierazi du. “Orain, Urnietan, Buruntzaldean eta Gipuzkoan, denon artean, etorkizun jasangarriagoa eraikitzen ari gara. Etorkizun horretan, funtsezko papera jokatuko du trenak; trena da etorkizuneko garraiobidea”, esan du Mendozak. “Baina trenak ondo funtzionatu behar du. Herritarrei kalitatezko zerbitzua eman behar die, berme guztiekin. Ez da posible, eta ez dira onargarri Buruntzaldeagurutzatzen duen RENFEren Aldiriko trenak azken urte hauetan izan dituen arazo eta atzerapenak”, adierazi du. Egungo egoera ikusita, Gipuzkoak eta Euskadik aurrera egiteko lehenbailehen eskuduntza hau behar dutela esan du hautagai jeltzaleak, eta horren alde lan egin eta transferentzia gauzatzeko EAJ-PNVren konpromisoa bere egin du.
Etorkizunera begira, Gipuzkoa aurrerabidean jartzeko lanean segitzeko deia egin du Mendozak, hurrengo belaunaldien ongizatea baitago jokoan.“Horretarako, gure ikurrei heldu behar diegu, eta biharko egunera begiratu: enpresak bultzatu, ekonomia garatu, herritarrak babestu eta giza eskubide guztiak defendatu”, aldeztu du. Honekin batera, “aurrekoek” egindako lana jarri du balioan “gauden lekuraino ekarri baikaituzte”. “Orain, guk hartzen dugu lekukoa. Gure belaunaldiari dagokiodatozen urteetan Buruntzaldea eta Gipuzkoa bultzatzen jarraitzeko ardura. Hori da hartzen dugun konpromisoa”, esan du, gaineratuz “ez dizuegula hutsik egingo”.
Alkategaiekin solasaldia
EAJ-PNV eskualdez eskualde egiten ari den ekitaldi hauen funtsa Gipuzkoako bailara eta herri bakoitzak bizi duen errealitatea hobeto ezagutzea dela gogoratu du Mendozak. Horretarako, goizean egindako lan bileraz gain, ekitaldian zehar hitza hartu dute Buruntzaldeako hautagaiek. Horrela, Imanol Goenaga Andoaingo alkategaiak aldarrikatu du Andoainen EAJ-PNVren “momentua” dela, herriageldialdian baitago, “batzuen eta besteen iskanbilen artean”. Ondoren, Jon Antxordoki Lasarte-Oriako alkategaiak azken urteetan herri honetako udalean egindako lana izan du hizpide, eta euskara arloan eta kirol instalakuntzetan udalerriak egin duen jauzia nabarmendu du.
Astigarragaren kasuan, Maria Otaegik EAJ-PNVk herriaren sorkuntzan izan zuen papera aldarrikatu du, eta etorkizunera begira herriarentzako duen proiektuaren ardatzak aurkeztu ditu. Bere aldetik, Andoni Amonarraiz Hernaniko alkategaiakadierazi du duela 20 urte zinegotzi bezala lanean sartu zeneko ilusio berdinarekin heltzen diola hauteskundeen erronkari, eta hernaniarren bizi-kalitatea hobetzeko ahaleginean jarri du lehentasuna. Bestalde, Xabi Otxoa Usurbilgo alkategaiak gazteak izan ditu mintzagai, eta herri honetako gazteen alde eta herrira gazteak erakartzeko dituen ideiak aurkeztu ditu.
Eta azkenik, Jorge Segurado egungo Urnietako alkateak eta alkategaiak, balioan jarri du azken legealdian herri honetako udalean egin den lana, eta datozen lau urteetan izango dituen lan lerro nagusiak aurkeztu ditu. Ondoren, hitza hartu du baita ere Xabier Ezeizabarrena, Donostialdea hauteskunde barrutiko zerrendaburuak, eta ekonomia izan du hizpide. Azpimarratu duenez, Buruntzaldea pisu handiko eskualdea da Gipuzkoa mailan, eta EAJ-PNVk arlo ekonomikoan egin dezaken ekarpenean jarri du azpimarra.