AURRERA EGITEKO LEHENTASUNAK

Elkarlanean eman nahi diogu etorkizunera begira Gipuzkoak behar duen bultzada, gaur egungo eta etorkizuneko desafioei erantzuten jarraitu nahi dugu. Anbizioz, baina apaltasunez eta lankidetzan, EAJ-PNVk beti egin izan duen bezala. Eginez eta ekinez, hartuz eta emanez, gogor lan eginez, beti Gipuzkoaren eta Euskadiren alde.

Gipuzkoarrok aurrera egiteko, egungo gizarteari eta lurraldearen errealitateari erreparatuz, lau lehentasunezko alorretarako, beste hainbat proposamen landu ditugu. Abiada bizian eraldatzen ari den mundu baten aurrean, gure konpromiso nagusien artean daude ekonomia eta kalitatezko lanpostuak sustatzea; pertsona guztien kalitatezko zaintza bermatzea, gaur eta bihar; gipuzkoarren ongizate osoari lehentasuna ematea; eta lurraldean belaunaldi artekotasuna eta belaunaldi berritzea sustatzea.

 

Imagen 1 Imagen 2 Imagen 3 Imagen 4
1. Ekonomía indartzeko estrategia

Mundu osoan abian diren eraldatze teknologiko-digitalak, klimatiko-energetikoak eta sozialak, ekonomia lehiakorraren aldeko apustua indartzera garamatza.

2. Gaur eta bihar, pertsona ororen ongizatea bermatzeko bide orria

Biztanleriaren proiekzioek aurreratzen dutenez, 65 urtetik gorakoen populazio taldeak hazten jarraituko du 2040ko hamarkadara arte.

3. Belaunaldi berritzea sustatzeko herri aktibaziorako proposamena

Gizartea kultura eta kirolaren alorreko elkarteetan, belaunaldi berriak beren dinamiketan sartzeko eta boluntarioak lortzeko zailtasunak dituzte.

4. Bizitza ohitura orekatu eta osasuntsuen aldeko estrategia

Areagotu egin dira buruko osasunaren inguruko kezka, bilatzen ez den bakardadearena edota adikzioena bezalako errealitate sozialen gorakada.

Gaur eta bihar, pertsona orok lan eta enplegu ona izan dezan bermatzeko ekarpena egiteko konpromisoa. Zaintza eredu berrirako trantsizioa burutu eta, demografiaren bilakaeraren aurrean, epe luzerako azpiegiturak eta zerbitzuak gauzatzeko bide orria. Ezinbestekoa dugu belaunaldi artekotasuna eta belaunaldi erreleboa sustatzeko ekimen berritzaileak, partekatuak eta adostuak abian jartzea. Gipuzkoarren bizitza ohitura osasuntsuak eta orekatuak sustatzeko estrategia bultzatuko du EAJ-PNVk, gai honek merezi duen garrantzia eman.
 

Ikusi dokumentu osoa.

 

Ikusi dokumentu osoa.

 

Ikusi dokumentu osoa.

 

Ikusi dokumentu osoa.