Etorkizuna, elkarlanean

Etenik gabe aldatzen ari den mundu honetan, Gipuzkoan aitzindariak gara eraldatze ekonomikoari, sozialari eta berdeari lankidetzatik ekiteko garaian: lurraldeko industria nahiz lanpostuak babestu eta garatzeko, herritarren gizarte babesa eraldatzen jarraitzeko eta lurralde berdeago bat eraikitzeko.

Eraldatze horietan aurrera egiteko unea da, etenik gabe berrikuntza indartzen jarraitzekoa, pertsona guztien ongizatea defendatzekoa. Horretarako ezinbestekoa da herritar guztion ekarpena eta inplikazioa. Hori delako etorkizunari aurre hartzeko modurik onena: guztiok bat eginik, erabakiak partekatu eta aurrera egitea. Lankidetzan jardunez eta komunitatearen beraren izaerari bidea emanez, gaur eta bihar Gipuzkoan pertsona oro ongi eta zoriontsu bizi dadin.

Ikusi programa osoa HEMEN.

Ekonomia sendo bat

Gure industriak eta enpresek aurrera egiteko:

  • Kalitatezko lanpostuen sorrera gauzatu.
  • Etorkizuneko sektoreak indartu.
  • Norbanakoen eta familien ekonomia babestu.

Gizarte politika, pertsona erdigunean

Gizarte babesa indartzeko eta komunitate gisa aurrera egiteko:

  • Pertsona guztien ongizatea babestu.
  • Adineko pertsonen zaintza bermatu.
  • Zaintza eredu berritzaileak lurralde osoan hedatu.

Etorkizuna, elkarlanean

Demokrazian eta lankidetzan aurrera egiteko:

  • Gure erakundeak defendatu.
  • Herritarren partaidetzari bidea eman.
  • Elkarlanean oinarritutako erabakiak aurrera eraman.

Eraldatze berdea

Klima aldaketari aurre egitea lurralde osoan eragingo duen estrategia baten bitartez.

  • Enpresen energia trantsizioa.
  • Energia berriztagarriak hedatu.
  • Ekonomia zirkularra eta birziklapena.

Berdintasun erreala

Emakumeen eta gizonezkoen berdintasun erreala lortzea, gizarte justu eta berdinzaleago bat egiteko:

  • Emakumeen ahalduntzea.
  • Berdintasun ekonomikoa eta kontziliazio erantzunkidea.
  • Bortizkeria matxistarik gabeko lurraldea.

Hizkuntza berdintasuna

Euskararen erabilera indartzea bizitzako alor guztietan, batez ere erabilera sozialean eta lan munduan:

  • Herritarren hizkuntza eskubideak bermatu.
  • Aktibazioa, berrikuntza eta elkarlana.
  • 365 egunez euskaraz eroso eta berdintasunez aritzeko baldintzak sortu.

Mugikortasun jasangarria

Mugikortasun jasangarrian eta konektatuan jauzi bat ematea lurralde osoan:

  • Garraio zerbitzu publikoa hobetu, erabilera indartu.
  • Bide azpiegituretan hobekuntzak.
  • Errepide seguru, adimentsu eta jasangarriak.

Zientzia eta berrikuntza

Gipuzkoako Zientzia eta Berrikuntza Sarea sendotzea, ezagutza zientifiko aurreratua sortzeko, ekonomiaren lehiakortasunean eragiteko:

  • Zientzia eta Ikerkuntza indartzea.
  • Teknologia kuantikoen poloa.
  • Enpresa txiki eta ertainetan berrikuntza eta digitalizazioa.

Kultura demokratikoa

Lurralde anitza eta inklusiboa eraikitzeko, Giza Eskubideetan oinarritutako memoria eta elkarbizitza indartzeko:

  • Memoria historikoa eta hurbileko memoria.
  • Kultura politiko demokratikoa.
  • Aniztasuna, Giza Eskubideak eta diskriminazio eza.

Kultura eta sorkuntza

Kultur sorkuntza babestu eta sustatzea, eskaintza eta kontsumoa indartuz, gure kultura propiotik munduari ekarpena eginez.

  • Sortzaileen errealitatera egokitutako fiskalitatea.
  • Etorkizuneko kultura politikak, elkarlanean.
  • Gazteen artean euskarazko edukien kontsumoa indartu

Ongizate osoa

Gipuzkoarren bizitza ohitura osasuntsuen alde egitea, gipuzkoar guztiak modu orekatuan lan eta bizi gaitezen:

  • Nahi gabeko bakardadearen arretarako lurralde estrategia.
  • Buru osasuna eta adikzioen prebentzioa.
  • Kirola, ariketa fisikoa eta elikadura jasangarria.

Lurralde orekatua eta berdea

Lurralde oreka berdea, herri txiki, landa ingurunearen eta naturguneen geroa bermatzeko:

  • Herri txiki eta lehen sektore bizi eta dinamikoak.
  • Basoen kudeaketa jasangarria.
  • Natur ingurunearen eta biodibertsitatearen zaintza.